“Laneko bikaintasuna” Asti Lekuko Haur Hezkuntzan


Haur Hezkuntzako haurrek, beren energia eta jakin-minarekin, erronka berriak aurkitzen dituzte egunero Asti Lekuren kanpoaldean beren trebetasunak garatzeko.
Batzuetan baratzean lan eginez, beste batzuetan hostoak zuhaitzen azpian bilduz eta sailkatuz, kontua da taldean ikasten joatea. Oraingoan, arrasteluz, palaz eta baldez armaturik, kamioi “erraldoiak” kargatu dituzte harea batetik bestera eramateko.
Argazkietan ikusten denez, ondo antolatuta daude eta “laneko bikaintasun”-parametroen arabera mugitzen dira: balde bat bete arte, ez da hurrengoarekin hasten. Je, je!

Argazki gehiago ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.