Lan ona egin ondoren, ondo pasa oporretan!


Ze azkar pasatu den bigarren hiruhilekoa! Gaur, hiru hilabete hauetan zehar gogor eta txintxo lan egin ondoren, irabazita dauzkaten oporrak hartu dituzte ikasleek.

 

Batzuk, oporrak hartu aurretik hasi dira ospatzen dagozkien lanak eta kontrolak bukatu dituztela. Horrela egin zuten asteazkenean Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek. Ikastolatik irten eta Portugaleteko sarreran dagoen jolas parkera joan ziren, ikaskideekin lasaitu, jostatu eta gozatzera.

Ze ondo ari diren portatzen Asti Lekuko ikasleak, ze polita poz-pozik ikustea eta zenbat gauza irakasten dizkiguten egunero!

Ondo pasa oporretan!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.