Jon Arretxeren hitzaldia, Portugaleteko Santa Klaran


Maiatzaren 20an, ostegunez, Jon Arretxe idazleak “Hiriak eta nobela beltza” hitzaldia emango du Portugaleteko Santa Klara kultur zentroan, 19:00etan.

Ekintza Berbalagun taldeak antolatu du eta parte hartu ahal izateko izena eman beharko da.
portugalete_berba@aek.eus

Jon Arretxe euskal idazlea da, hain zuzen ere, jatorriz bizkaitarra (Basauri, 1963), baina Gasteizen 15 urtean, bizi izandakoa eta 2004tik hona, Arbizun (Nafarroa).

Arretxe oso polifazetikoa da eta zenbait diziplinatan trebatuta dago: pianoko karrera dauka (Bilboko kontserbatorioan), Euskal Filologiako doktoradutza (Deustuko Unibertsitatean), Heziketa Fisikoko lizentziatura (Gasteizko IVEF-SHEEn) eta Kantuko karrera (Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan). Ingelesa eta frantsesa ere ikasi ditu, goiko mailetaraino, Gasteizko Hizkuntza-Eskolan.

Gehiago irakurtzeko sakatu irudiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.