Asti Lekuko HAZI proiektuarekin lan egiten duten maisuek eta andereñoek argi dute: haurrek konpetentziak garatzeko ezinbestekoa dute esperimentatzea.
Haur Hezkuntzako umeak mundua deskubritzen eta zenbakiak ikasten ari dira ukituz, maitatuz eta jolastuz.
Oraingoan zenbakien metodo, baliabide eta bitartekotza didaktiko ezberdinak konbinatzen dituzte ikaskuntza aberasteko. Gure haurrak plastilinarekin zenbakiak sortzen, sokekin zenbakiak josten eta arbel magikoetan marrazten ari dira.
Fase ludiko eta manipulatibo hauen bidez, aldez aurreko ezagutzak finkatu eta berriak eraikiko dituzte modu dibertigarrian!

