Guraso eta langile talde batek antolatua, irailaren azken asteburuan, 25eko arratsaldetik 26ko eguerdia arte, “Euskaltzaleen kanpaldia” egin zen ikastolako belardian.
Jarduera horren helburua zen euskara eta euskal kultura ardatz, euskarari eta euskal hiztunoi babesgunea ematea. Euskarazko giroa sortzeko ilusioz etorri zen jendea. Izan ere, euskaraz jarduteko konpromiso betearekin elkartu ziren 70 lagunetik gora, gogotik disfrutatu zutenak.

Nagusi zein haur eta gazteentzako ekintzak auzolanean antolatu eta burutu ziren: kanpadendak ipintzea, ginkana, musika, ideiak partekatzeko solasaldia, otorduak, afalondoak, Agoran irudi berria margoztea…

Kanpaldi hau Asti Lekuko euskaltzaleek elkarrekin egingo duten bidearen hasiera baino ez da izan, aurrerantzean, euskaraz bizitzeko askotariko ekimenak bideratzeko ilusioz beterik daude eta. Bazatoz? 💙
