Ikasturte berrira egokitzen Asti Lekun


Aste honetan HH, LH eta DBHko 1. zikloko ikasleak ikastolara itzuli dira eta, gainontzeko leku guztietan bezala, Asti Lekun ere arau eta ohitura berriak topatu dituzte.

Garbitu eskuak, mantendu distantzia, musukoa eraman, sarrerak hemendik, irteerak handik…

Arau orokorrez gain, ikastolakoak ere ikasi beharko dituzte: jolas-orduak eta hamaiketakoa gela bakoitzari egokitutako gunean, heziketa fisikoko eskolak  beste era batean garatu, ahal den neurrian kanpoaldean egon…

Asti Lekuko ikasleek oso ondo ulertu dute ikasturte honetan hainbat gauza aldatuko direla eta badaude hasita egoera berezi honek dakartzan ohitura berriak hartzen, argazkietan ikusten dugunez, nork bere etapari dagozkionak.

OSO ONDO EGITEN ARI ZARETE!

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.