“Biharko ikastolak biharko Euskal Herria eraikitzeko” lelopean, etorkizunera begira jarri ginen ikastolak larunbatean, ekainak 22, Iruñeako Baluarte Jauregian.
Ikastolen Elkartea osatzen dugun 114 ikastolok Zazpigarren Batzarra bukatu genuen, Iruñean, hurrengo 8-10 urteetako erronkei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzeko. “Biharko ikastolak biharko Euskal Herria eraikitzeko” lelopean, erabaki estrategikoak aztertzeko eta etorkizuneko ildo berriak finkatzeko aritu gara lanean.
15 urte pasa dira jada ikastolok azken batzarra egin genuenetik. Oraingo honetan, “biharko ikastolak” irudikatzeko unea dela uste dugu, gizarteak datozen urteetan izango dituen aldaketetara egokitu beharra dago eta.
Zazpi eremutan banatu ditugu gure erronkak eta etorkizuneko ildoak. Neurri zehatzak ere zehaztu ditugu zenbait eremutan. Etorkizunera begira jarri gaituen prozesu aberats honen bukaeran honako hau da Euskal Herriko Ikastolek erabakitakoa: