Ikastolek Hezkuntza Lege berriaren inguruko hausnarketak gizarteari aurkeztu dizkiote


Asteartean, azaroak 22, Euskal Herriko ikastolek agerraldia egin zuten Donostian, Euskal Hezkuntza Zerbitzuaren inguruan duten iritzia eta jarrera gizarteari batera aurkezteko.

Eskualdez eskualde elkartu dira ikastolak gaia jorratzeko, beronek etorkizuneko euskal hezkuntza sisteman izango dituen erronkei buruz hitz egiteko, bai eta ikastolen mugimendutik begira eraiki nahi duten Euskal Herrirako Hezkuntza Sistemari begira urrats garrantzitsu bat izan daitekeen une honek duen garrantzi handia azpimarratzeko ere.

Ikastolen Elkarteko 113 ikastoletako ordezkariak elkartu ziren Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoko eraikin nagusian izan zen ekitaldian. Bertan, ikastola guztien izenean hitza hartu zuten Koldo Tellituk, Nekane Artolak, Elena Zabaletak eta Peio Jorajuriak.

ESTEKA HONETAN irakur dezakezue ikastolen adierazpena.

 

Irudian sakatuz bideo ikusiko duzue

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.