Ikastolaren helburu orokorrak 2018 /2019 ikasturtea


Hezkuntza eta Astia

Euskararen erabilera

Ikasturte honetan ikasleek gela barruan egiten duten euskararen erabilera izango da sakonduko dugun eredua. IKKI metodologiak eskaintzen dituen jarduerak lagungarriak izan daitezke ahozkotasuna lantzeko. Bestalde, EHIk euskararen erabilera eta kalitatea hobetzeko sortu duen taldean Asti Lekuko teknikariren batek parte hartzea baloratuko da.

Hezkuntza Pertsonalizatua

Pasa den ikasturtean markatu genituen helburuak lantzen jarraituko dugu. Berrikuntza Behatokia arlo honetan arituko den lan taldea izango da. Era berean, ikasleen inguruan daukagun dokumentu informatibo guztiak EDUCAMOS plataforman sartzen saituko gara. Bestalde, ikasturtero kanpotik datozkigun ikasleentzako Harrera Plana egingo dugu eta 2. Batxilergoko ikasle errepikatzaileentzat Jarraipen Plana ere egingo dugu, euren baldintza bereziengatik.

Berrikuntza metodologikoa

Estrategi Planak aurreikusten zituen gaiak hasiko dira lantzen: hizkuntz arloetan ikaskuntza kooperatiboa aplikatzea; edo HHko geletan adimen emozionalaren errutinak praktikan hartzea. Bestalde, metodologien ezarpena egiten jarraituko dugu: IKKI, EKI eta 0-6 etapako marka berriaren inguruko aldaketak

Objetivos del curso

Parte-hartzea eta komunikazioa

Komunikazioa eta parte-hartzea

Aurreko ikasturtean Ikastolako aldizkari digitala eta Komunikazio plana martxan jartzerakoan asko aurreratu genuen gure lana eremu honetan. Ikasturte honetan daukagun helbururik nagusienetako bat aldizkaria eta bere lan egiteko mekanika sendotzea izango da, eta Errektore Kontseiluaren partaidetza ere izango dugu aldizkariaren diseinu eta hobetze prozesuan. Ikastolako Newsletter ere abian jarriko dugu.

Ikastolak gizartean izan behar duen ohirtzunaren inguruan, EUSKALITeko “gizarte” eremuan lan egingo dugu, orain arte egin ditugun ekintzak eta jarduerak ordenatzeko eta berriak diseinatzeko kudeaketa aurreratuen irizpideen arabera.

Kudeaketa

Kudeaketa

Berrikuntza Behatokiari dagokionez, pasa den ikasturtean sortu zen organu hau indartuko dugu, eta aurten Hezkuntza Pertsonalizatua izango da lan egiteko erronkarik nagusiena.

Kudeaketa modelu propioa sortzeko, lehenengo eta behin modelo honen printzipioak definituko dira eta honen ostean, lan egiteko hiru ardatz izango ditugu:

• Kudeaketa Aurreratuaren modeloa kontrastaturik, gaur egongo sistemaren hobekuntzak proposatuko dira.
• Asti Lekuko Kudeaketa Sistemaren elementuak sinplifikatu nahi ditugu: bilerak, dokumentazioa eta honen kontrola.
• Gida erraz batean dena gauzatzea

Inbertsioak

Hirigintza kudeaketa eta inbertsioak

Hirigintza Kudeaketa lanekin jarraitzea izango da helburua, HEPren hasierako onarpenetik abiatuta. Partzelazio berriaren lanketarekin jarraituko dugu eta hirgintza proiektuaren lanarekin ere hasiko gara.

Berritze inbertsioei eta udako mantenu lanei dagokienez, helburua da planifikazio lanak 2. Hiru-hilabetera aurreratzea eta zehaztasun maila handiagorekin proiektuak sortzea.