Ikastolak Herriari jaialdiaren bigarren ekitaldia, azaroaren 27an, Euskalduna jauregian


Aurten, iaz bezala, ikastolen jaiak ezin izan dira ohiko formatuan egin, eta ikastola antolatzaileek ez dute hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea ere. Horregatik, plaza horietako lagin bat aurkeztuko dute azaroaren 27an Euskalduna jauregian izango den jaialdian.

Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta dira azaroaren 27an, Bilboko Euskalduna Jauregian parte hartuko duten artistak. Horietako hiru aurkezpenean egon ziren: Maixa Lizarribar (Amak taldea), Julen Alonso eta Eñaut Elorrieta, Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu eta Elkar taldeko ordezkari Andres Camio Jitu-rekin batera. Iazko jaialdian bezala, aurten ere Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izango dira aurkezpenaz arduratuko direnak. Iluntzeko 20:00etan hasiko da jaialdia. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 15 euroan, Euskalduna jauregiaren webgunean.

“Plaza murriztua da Euskalduna Jauregia ikastolen jaien dimentsioarekin alderatuta. Baina, era berean, ikastolen jaien babesle den EITBri esker, ekitaldi hau Euskal Herriko etxeetara iritsiko da, jaialdia egin eta egun batzuetara emanaldia telebista bitartez eskainiko duelako euskarazko kateak. Eskerrak eman nahi dizkiogu Elkar taldeari ere, jaialdi hau antolatzeko eman digun laguntza handiarengatik” adierazi dute antolatzaileek.

 

Argibide guztiak irakurri irudiaren gainean sakatuz

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.