Ikastolak Herriari, bihar EITB1en ikusgai


Dakizuenez, aurten, iaz bezala, ikastolen jaiak ezin izan dira ohiko formatuan egin, eta ikastola antolatzaileek ez dute hutsik utzi nahi izan aurtengo urtea ere. Horregatik, plaza horietako lagin bat aurkeztu zuten azaroaren 27an Euskalduna jauregian izandako jaialdian.

Bertaratu ezin izan zinetenok ere aukera izan dezazuen ekitaldiaz gozatzeko,
bihar abenduak 11, gaueko 22:00etan, ETB1en, Ikastolak Herriari ekitaldia ikusgai egongo da.

Aurkezleak Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga izan ziren eta parte hartu zuten artistak, Anje Duhalde, Julen Alonso eta bere banda, AMAk eta Eñaut Elorrieta.

 

Aurkezpen bideoa ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.