Igandean Asti Lekuko Saskibaloi egun ederra ospatu genuen


Aurreko igandean, hilak 20, Asti Lekuko Saskibaloi egunaren hirugarren emanaldia ospatu genuen ikastolan.
Aurreko bietan bezala jende asko batu zen aisialdia, familia eta kirola batzen dituen jardunaldi eder honetan. Ehun eta berrogeita hamar bat lagun aritu ziren saskibaloian ekintza batetik bestera pasatuz. Bazkaltzeko besterik ez ziren gelditu eta etxera joateko ¡inolako gogorik ez!
Eguraldia gainera oso ondo portatu zen eta eguna bene-benetan ederra izan zela erakusteko argazki pilo bat helarazi digute zuekin partekatu ditzagun.
Horra hor: Saskibaloi eguna 2018

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.