Igandean Asti Lekuko familiek hitzordua dute Zugaztietan, elkarrekin naturan eta euskaraz gozatzeko!


Igande honetan, ekainaren 14, HH eta LHko ikastolako familiak Zugaztietako Lakuen inguruan elkartuko dira familiartean naturaz giro euskaldunean gozatzeko.

Bertan era askotariko jarduerak antolatuko dituzte HH4ko zenbait gurasok: doako hamaiketakoa, patata-tortilla lehiaketa, herri kirolak, bazkaria, txokolatada, disko festa…

Animatzen diren familiak norbere kabuz edo Asti Lekuko autobusean joan daitezke.

Dena dago prest! Eskerrik asko antolatzaileei egindako lan bikainagatik!
Ondo pasa!!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.