Igande honetan, ekainak 19, Araba Euskaraz ospatuko da Olarizun


Arabako ikastolak elkarrekin aritu dira 2022ko Araba Euskara antolatzen, ekainaren 19an dena ondo atera dadin.

Olarizura itzuliko da Araba Euskaraz. Gasteizko Eraztun Berdean kokatua, hiriaren hegoaldean, 120 hektarea betetzen ditu orotara. Zuhaitzez eta milatik gora landare espeziez hornituta, egun pasa ederra egiteko aukera ematen du, eta Arabako ikastolen jaia ospatzeko leku paregabea da.

 

Ospakizun honen antolatzaileek azpimarratzen dute argi zutela ez zela egun bakarreko jaia izango: “Ikasturte osoan, zortzi ikastoletan, Araba zabalean, jarduera eta ekitaldi desberdinak antolatu ditugu. Urte osoko jarduna izan da, beraz, eta Araba Euskaraz eguna, urte osoari bukaera emango dion jai eguna izango da”.

Egunari berari dagokionez, 10:00etan hasiko dira, Olarizuko Etxaldean egingo dituzten Hasiera eta Omenaldi ekitaldiekin.

 

Ordutik aurrera, Olarizu parkean prestatu dituzten hiru guneetan egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:00etan hasiko dira, eta 19:00ak bitarte askotariko ikuskizunak izango dira hiru gune horietan.

 

Bideoa ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.