Igande honetan, denok Bilbora Ibilaldia ospatzera!


“Erro, harri, har!” esloganarekin ospatuko da Ibilaldia igande honetan Bilboko Abusu Ikastolaren eskutik.
“Kontzertuak, txosnak eta guneak Ibilaldian izango dira berriz! Igandean, zatoz gure gunera, 10:00etatik 18:00etara bitartean, eta ikusi zenbat jarduera prestatu ditugun!”, animatzen gaituzte antolatzaileek.

 

 

Arduratsuak izan behar dugula ere gogorarazten digute:
Ingurumena zaintzeko konpromisoa dugu. Zirkuitua eta guneak GARBI mantentzea denon ERRONKA izango da:
– Era arduratsuan kontsumitu.
– Iturriak erabili ura alferrik galdu gabe.
– Zaindu ingurumena eta lagundu natura zein kultur ondareak babesten.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.