Ikastolak Herriari ekitaldia ETB1en, larunbatean


Azaroaren 21ean ETBko lehenengo katean ikusiko ahalko da ikastolen bost jaiek, hilaren 13an Donostiako Kursaalen, eskaini zuten Ikastolak Herriari ekitaldia, zeinean aurtengo jaiak antolatzen aritu diren ikastolei laguntzeko elkartasun kanpaina abiatu zen.

 

“Jai bakoitzak bere erara amaitu du urte osoko ibilbidea, eta hainbat ekitaldi egin dituzte bai kultura arlokoak baita hezkuntza gaien ingurukoak ere, baina herri mailako ekitaldiak izan dira, ez dira orain arteko jai handi horiek izan. Bost jaiek argi genuen, halere, ezin geniola urteari zapore mingotsarekin amaiera eman, eta ekitaldi nazional bat egitea erabaki genuen guztien artean, Ikastolak Herriari ekitaldia” azaldu zuten antolatzaileek.

 

Azaroaren 13an ospatu zen Donostiako Kursaal Jauregian, sarrera guztiak agortuta zirela. Azken momentuko aldaketaren bat egin behar izan bazuten ere, jardunaldia oso ondo joan zen, “publikoa eta artistak bat eginda egon ziren uneoro, eta disfrutatu egin zutela nabari zitzaien bai lehenei, bai bigarrenei ere”.

 

Korrontzi taldeak itxitako ekitaldi honek Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga bikote ezaguna izan zuen aurkezle.

 

Ikuskizuna larunbatean, azaroaren 21ean, ikusi ahalko dugu ETB1en, gaueko 10:00etan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.