Hizkuntza-ikastaroak 2025eko udan atzerrian egiteko dirulaguntzak


Eusko Jaurlaritzak 2025eko udan hizkuntzak atzerrian ikasteko dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Plaza bakoitzak kontzeptu hauek hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia, asegurua, ikastaroko matrikula eta eskola materiala, bi asteko ostatua, mantenua eta ikastaroa egingo den zentrorako hiri-garraioa, kultur eta kirol-jarduerak arratsaldeetan, eta egun osoko txangoak (bi larunbatetan).
Bertan parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira:

-Ikaslea DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatua egotea, eskatzen den hizkuntza aurreko 2 urteotan ikasi izana eta, horietatik, azken ikasturtea funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean.
-Aukeratzen den hizkuntzaren pasa den ikasturteko kalifikazioak gutxienez 7koa izan behar du. Eta aurreko mailako bataz besteko nota + aukeratutako hizkuntzaren notak 16 puntukoa izan behar du gutxienez.

-Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrianhizkuntzak ikasteko.

-Asti-Lekuko ikasleek aukeratu ditzaketen tokiak Irlanda, Erresuma Batua eta Frantzia dira (ikastolan ikasten dituzten atzerriko hizkuntzak ingelesa eta frantsesa baitira). Horietatik bat, bi edo hirurak hautatu daitezke. Bat baino gehiago badira, ordena lehenetsi behar da.

Informazio gehiago

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.