Hirukideren Familientzako hitzaldi interesgarria


Hirukidek “Arauak eta mugak familia-sisteman” bideokonferentzia interesgarria antolatu du, eta interesa duten familia guztiak gonbidatu nahi ditu.
Bideokonferentzia bidez eskainiko den hitzaldi hau datorren urriaren 21ean egingo da, 19:00etan, haur eta gazteen psikologoa den Tania Fraile hizlarik izango duelarik.
“Arauak eta mugak familia-sisteman” deituriko hitzaldi honek familiei eguneroko zailtasun ohikoenak konpontzen laguntzea du helburu:

Nola lortu gure seme-alabekin familia-bizikidetza osasuntsua izatea?
Nola ezarri arau argiak adin bakoitzerako?
Non eta nola jarri mugak? Beharrezkoak al dira horiek?

 

Sakatu irudiaren gainean informazio guztia eskuratzeko eta izena emateko.

 

“Hitzaldia doakoa da eta jende guztiarentzat irekia dago. Beraz, interesa izan dezaketen familia eta lagunak ere gonbidatzera animatzen zaituztegu, webguneko esteka bidaliz, izena eman dezaten”, animatzen dute antolatzaileek. “Behin izena emanda, Zoomerako esteka jasoko duzue, plataforma horretatik emitituko baitugu, Youtubeko gure kanalean zuzenean emateaz gain” zehazten dute.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.