HHko hiru urtekoen bazkalondoan, nor bere erara


HHko hiru urtekoen bazkalondoan, nor bere erara
Asti Lekuko hiru urteko umeek bazkaldu eta gero hiru txoko ezberdinetan egoteko aukera izaten dute: siesta egitekoa, mugimenduzko jardueretan aritzekoa eta ekintza lasaigarriak eskaintzen dituena (marrazki bizidunak, ipuinak, mahai jolasak…).
Oraindik nahiko txikiak dira eta gainera “ikastola handian” euren lehenengo urtea denez, poliki-poliki egokitzen uzten zaie, nor bere erritmoan. Horrexegatik bazkalondoan bakoitzak aukeratu ahal izaten du zein txokotan egon, batetik bestera joateko aukera ere ematen zaielarik.
Siestari dagokionez, hasieran ordubeteko tarteak izaten dira, baina ikasturtea aurrera joan ahala tartearen iraupena txikiagotuko zaie, 4 urtekoen geletara joaten direnean bazkalondoan lo egiteko beharrik izan ez dezaten.
“Baina horretarako hilabete asko falta dira… Nik bitartean jarraituko dut gozo-gozo lo egiten… Zzzzz”

bazkalondoan

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.