HHko 5 urteko umeak poz-pozik irabazitako bidaia-txartelarekin


HHko 5 urteko umeak poz-pozik irabazitako bidaia-txartelarekin
Pasa den ostiralean, urriak 11, Asti Lekuko bost urteko umeak Bilbora joan ziren garraiobideen inguruko unitate didaktikoan ikasitakoa era praktikoan lantzera. Irteera hau haur hezkuntzako euskaren kanpainari lotuta dago eta aurreko asteetan euskaraz txintxo-txintxo hitz egin zutenez Argitxok funikularrean Artxandara igotzeko bidaia-txartel bana oparitu zien. Harro-harro erakutsi zioten txartela funikularreko begiratzaileari!
Honetaz gain, bidaiari euskaldun txiki hauek Bilboko beste leku eder batzuk ere bisitatu zituzten, hala nola Guggenheim museoaren kanpoaldea eta Zubizuri zubia.

Sakatu irudiaren gainean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.