Astearte honetan, 4 urteko ikasleek Karpin Faunaren instalazioak bisitatu dituzte, Karrantzan. Han, bisita gidatu batean parte hartu zuten, eta liruratu geratu ziren bertan ikusi zituzten animaliekin. Izan ere, eztabaida txiki bat izan zuten sarrerako dinosauroa benetakoa zen ala ez argitzeko.
Zein polita den haurren inozentzia!
BBK Karpin Fauna 55 espezie ezberdinentzako babeslekua da, gizakiaren ekintza arduragabeen ondorioz jada askatasunean bizi ezin direnak. Ehun urtetik gora dituen 20 hektareako lursail batean dago, eta bertatik euskal geografiako haranik ikusgarrienetako bat ikusten da. Gainera, ibilbideko baso itxi batean, jurasiko arora eta dinosauroak desagertu ondoren planeta populatu zuten animalietara garamatzaten bi gune aurkituko ditugu.