Aste honetan eta hurrengoan sexuari buruzko prestakuntza jasoko dute Batxilergoko ikasle guztiek.
Prestakuntza saio hauetaz “Samurrak aniztasuna” elkartea arduratzen da, eta ematen dituen profesionala Aritz Resines izango da, sexologoa, kultura- eta genero-kudeatzailea, politika-zientzietako karreran oinarritua, hezkuntzaren esparruan lan egiten duena (formala zein ez-formala), hainbat artikulurekin dibulgazioa eginez eta sexualitatearen ikuspegi zabalago batean pertsonak prestatuz.