Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko EHU/UPVko bekak


Hona hemen Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko beken programa/EHU/UPV (2018):

BEKA MOTA:

3 hilabeteko praktikak enpresetan: 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra.
Ikasle bakoitzak 1500 euro jasoko ditu (Eusko Jaurlaritzak jarritako eta UPV/EHUk kudeatutako) 3 hilabeteko aldia amaitu eta gero.
Asteroko jardunaldia gehienez 30 ordukoa izango da (360 ordu gehienez 3 hilabetetan)

HAUTAGAIAK
2017/2018 ikasturtean unibertsitateko Gradu ofizial baten titulazioa lortu duten ikasleak edo 2018/2019 ikasturtean Graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta daudenak.

PROGRAMAN PARTE HARTZEKO ESKAERA
a) GAUR plataformaren bitartez, erantsitako dokumentuaren  “ENPRESEI ZUZENDUTAKO GIDA” atalean (3. orr.) azaltzen diren pausoak jarraituz, edo
b) atxikitako dokumentuaren lehenengo 2 orrialdeak bete eta hurrengo helbidera bidaliz: borondatezko.praktikak@ehu.eus 

Dokumentua: BEKEN PROGRAMA-PROGRAMA BECAS

EPEA

Uztailaren 22ra arte.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.