Gure Zirkua Asti Lekura dator udan!


Uda honetan Gure Zirkua ikuskizuna Asti Lekura etorriko da, Portugaleteko Udaleko Euskara Zerbitzuaren eskutik, Asti Leku ikastolarekin elkarlanean. Gure Zirkua euskara hutsez egindako lehen zirkua da, eta ezkerraldera datorren lehenengo aldia izango da.

Horrela adierazi zuten ostegunean izandako prentsaurrekoan Iñaki Vázquez Asti Leku Ikastolako zuzendariak, Iker Galartza aktoreak, Txema Ezkerra alkateorde eta Gazteria zinegotziak eta Koldo Nuñez Euskara zinegotziak.

“Gure Zirkua euskara hutsezko lehen zirkua da, familiei eta adin guztietakoei zuzendua. Ikuskizunak zirkuko osagai guztiak batzen ditu (malabarrak, trapezistak, magia, musika, argia…), helburua euskal kultura eta ikuskizunak aldarrikatzea ere badelarik” azaldu zuten.

Gure Zirkuaren karpa Asti Leku ikastolaren Lehen Hezkuntzako eraikinaren aurrean egongo da.

Hona hemen Gure Zirkuaren emanaldien egun-orduak Portugaleten:

• Ekainak 23,19:00 (*doakoa, gonbidapenaren bidez)
• Ekainak 25, 18:00 eta 20:30
• Ekainak 29, 19:00
• Ekainak 30, 18:00 eta 20:30
• Uztailak 1, 18:00 eta 20:30

Sarrerak  gurezirkua.eus-en eros daitezke, bai eta zirkuko leihatiletan ere. Prezioa 13 eurokoa da.

*Gonbidapenak Udaleko Euskara Zerbitzuan jaso ahal izango dira (eraikin zibikoa, 2. solairua), ekainaren 19tik aurrera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

IRAKURRI PRENTSA-OHARRA

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.