Guggenheim Bilbao Museoak umeentzako tailerrak eskainiko ditu


Udan umeentzako tailerrak eskainiko ditu Guggenheim Bilbao Museoak BBKren laguntzaz. Tailerrak uztailaren 6tik 24ra egingo dira 10:00etatik 13:00etara. Gehienez 14 ume egongo dira taldeko eta segurtasun-protokolo guztiak beteko dira.
Bost egunez, parte-hartzaileek arte modernoa eta garaikidea ezagutuko dituzte askotariko esperientzia sortzaileen bidez eta hainbat diziplinatako artisten laguntzeari esker.
Ekimenaren harian, Richard Artschwagerren, Olafur Eliassonen eta Lygia Clarken margolanak bisitatuko dira, baita Bilduma Iraunkorreko egileenak ere. Saioak Museoko eremu zabaletan izango dira eta, eguraldi ona dagoenean, eraikinaren inguruetan ere bai.
Gehiago irakurtzeko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.