Gazte Gelak 2022an banakako aholkularitza-saioak eskainiko ditu


Gazte Gelak 2022an banakako aholkularitza-saioak eskainiko ditu ikasketen orientazio, ekintzailetza eta enpleguaren gainean.
Gazteria Portugaletek laguntza eskaini nahi die gazteei emantzipazio-prozesuan daudelarik, ikasketak aukeratzen dituztenetik lan-merkatuan, norberaren kontura zein besteren kontura, sartzen diren arte.
Gida Gazteria Portugaletek eskaintzen duen orientazio- eta laguntza-programa da; bere aholkularitzen bidez, gazteek erabaki bat hartzerakoan izan ditzaketen zalantzei erantzun nahi die.
Aholkularitza-saioak urte osoan eskainiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute. Euskaraz edo gaztelaniaz eskatu ahal izango dira. Egunean hiru saio antolatuko dira, 16:00, 17:30 eta 19:00etan.

Argibide gehiagorako sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.