Gaur aisialdiko begirale ikastaroa hasi da Asti Lekun


Gaur, urtarrilaren 14an, hasi da Asti Lekun Ikastolen Elkarteko AISIOLAk antolatutako aisialdiko begirale ikastaroa.
Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta atal teorikoa (150 ordu) ostiral arratsaldeetan emango da ikastolan. Horren ostean, praktikak egingo dituzte (160 ordu) zenbait kanpamentutan, udalekutan… Behin bukatuta prestakuntza osoa, parte-hartzaileek Eusko Jaurlaritzako haur eta gazteen aisialdiko begirale diploma eskuratuko dute.
AISIOLA Ikastolen Elkarteak bultzatutako aisialdiko eskola da. Kalitatezko proiektu hezitzailea da, integrala, euskalduna eta ikastoletan lantzen diren balioetan oinarritutakoa.

 

Eremu teoriko eta praktikoa duen proiektu honen helburua aisialdiko hezitzaileak heztea da Ikastolen Elkarteak ikastoletan bertan zein bestelako egoitzetan antolatzen dituen aisialdiko ekintzetarako: aisialdiko taldeak, udalekuak, eskolaz kanpoko ekintzak, jantokien dinamizazioa, kirola, tailerrak…
Asti Lekun 2010/2011 ikasturtetik eskaintzen diegu batxilergoko ikasleei ikastaroa ikastolan bertan egiteko aukera. Haietako batzuk, prestakuntza bukatu eta titulua lortutakoan Asti Lekun lan egiten hasi dira, bai udalekuetan (begirale zein zuzendari) eta eskolaz kanpoko ekintzetan, bai jantokia, patioak eta lantegiak dinamizatzen ere.
“Aisialdiko begirale izateak hazkunde pertsonala ekartzen die eta, gainera, etorkizunerako oso baliagarriak diren trebetasunak eta ezagutzak eskuratzen dituzte” azpimarratzen dute AISIOLAtik.

Informazio gehiago HEMEN

 

Artxiboko irudia, Asti Leku

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.