Gaur Batxilergoko ikasleen agur ekitaldia ospatu dugu


Gaur Batxilergoko ikasleen agur ekitaldia ospatu dugu
Gaur, ekainak 21, batxilergoko 2. mailako ikasleen agur ekitaldia ospatu dugu Asti Lekun.
Ikaskide eta ikastolako langileekin bazkaldu ostean familiekin batu dira haur hezkuntzako patio gorrian agur ekitaldian parte hartzeko.
Ainhize López batxilergoko ikasketa buruak bertaratutakoei harrera eginez eman dio hasiera ospakizunari eta jarraian lagun batzuen hitzak entzun ditugu. Ikasketa buru, tutore, ikasle ordezkari eta gurasoen hitzalditxoak amaitutakoan, orlak banatuz eman diogu bukaera patio gorrian burututako ekitaldiaren zatiari.
Horren ostean LHko eraikinean argazki erreportajeak ikusi eta mokadua janez bukatu dugu jardunaldia.
Agur eta laster arte. Ondo joan dakizuela hastear duzuen ibilbide berri honetan!

oznor

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.