Aurreko astean, DBH4ko A eta E geletako Fisika-Kimikako ikasleek TECUNE enpresaren instalazioak bisitatu zituzten, Indutria Erronka proiektuaren baitan.
Industria Erronkak proiektua DBHko, Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago. Bizkaiko errealitate industriala hurbiltzen die, STEM bokazioak pizteko eta industria gure lurraldeko eragile ekonomikoa izaten jarrai dezan sustatzeko.
Proiektuan parte hartzen duten enpresek euren instalazioak erakusten dizkiete ikastetxeei, baita egiten dituzten ekoizpenak, proiektuak eta jarduerak ere. Horrez gain, ikastetxeetara joaten dira euskal industriaren errealitatea helarazteko, jarduera profesionalak aurkezteko eta lanbide profilak ezagutarazteko.

