Fernando Torres Asti Lekuko judo entrenatzailea, 2022ko Espainiako txapelduna


Aurreko igandean, maiatzak 1, Asti Lekuko ikasle ohia eta egungo judo entrenatzailea den Fernando Torresek bere kategoriako (M5-66kg) lehenengo postua lortu zuen, Iruñeako Navarra Arenan burututako Espainiako beteranoen txapelketan.

Ez da Fernandok urrezko domina etxera ekarri duen lehen aldia. Izan ere 2018an Europakoa irabazi zuen, Espainiakoan lehenengo postua lortu eta gero.

 

2018/Artxiboko irudia

 

Fernandok hogei urte baino gehiago darama ikastolan Asti Lekuko ikasleak judoan trebatzen, bere eskarmentua, grina eta jakinduria partekatuz.
ZORIONAK, TXAPELDUN!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.