Familientzako prestakuntza saio berri bat, Portugaleteko Gazte Gelan


Portugaleteko Aisialdi Sareak familientzako saio berri bat eskainiko du, hain zuzen ere, “Nola laguntzen diet nire seme-alabei beren emozioekin?” izeneko tailerra.

Hitzaldia abenduaren 12an, osteguna, izango da, 18:00etan, Portugaleteko Gazte Gelan, eta kudeaketa emozionalaren gaia jorratuko du. Horretarako BIDEGINTZA erakundetik Bego Ruiz psikologoa eta gizarte hezitzailea eta adimen emozionalean aditua etorriko da familiekin hitz egin eta laguntzera.

Izena emateko, aurrekoetan bezala, Portugaleteko Aisialdi Sarearen TRATU ON webgunean sartu behar da; bertan hitzaldien inguruko informazio guztia dago, izena emateko atalarekin batera. Epea tailerra hasi baino 2 egun lehenagora arte egongo da zabalik.
TRATU ON

Haurtzaindegi eta zaintza zerbitzua eskainiko da.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.