Euskararen eguna ospatu dugu gaur Asti Lekun


Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da eta igandea denez gaur ospatu dugu ikastolan.
Gaur, ostirala, Euskaren Eguna ospatu dugu. Eskola eguna izan arren, jai giroan murgildu gara guretzat oso data berezia da eta.
Goizean, ikastolako txistulari taldeak eman dio hasiera jaiari. Horren ostean denetariko ekintzak burutu dira ikastolan, esate baterako: HHn Mari Domingiren bisitaz gain, Mihiluze txapelketa batxilerrean, Euskararen Etxea “eraikitzen” DBHn, LHko ikasleen karaokea, guztiok “Gure nahia” abestu eta biribilketan bukatuta; ondoren, 6. mailako ikasleek, Bertsolaritzan eurek sortutako koplekin, pregoiaren irakurketa egin dute, gelaz gela, eta aurtengo esloganaren pegatinak banatu dituzte. Eguerdian, 3. zikloko ikasleak, gelaz gela joan dira Euskarazko produktuen katalogoa eta Durangoko azokari buruzko informazioa ematen. Horrez gain hainbat ekintza burutu dira: zumba saioak, esloganen kartelak egin eta pasabideak apaindu, zine emanaldiak, Goazen telesaila saioak, txokolatadak …Hau giroa!

Aurtengo eslogan txapelketako irabazlea Jon Pardiñas Jorge izan da, “AHOZ AHO EUSKARAZ HARRO” proposamen ederrarekin. ZORIONAK TXAPELDUN!

Argazki guztiak: HEMEN

Bideoa: HEMEN

Irudian sakatu esloganak ikusteko

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.