Euskararen eguna Asti Lekun


Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu Asti Lekun. Ikasturte honetan ere murrizketak eta COVID neurriak errespetatu behar direnez, eguna ezin izan dugu ohiko eran ospatu, baina talde txikiagoetan batu diren arren, ikasleek beti bezain ondo igaro dute eguna.

Haur Hezkuntzakoek Mari Domingiren bisita izateaz gain, txokolatada izan dute geletan.

 

Lehen Hezkuntzakoek frontoiko karaokean abestu dute txanda ezberdinetan. Gainera, LH6koak LHko maila guztietara joan dira pregoiak irakurri, eta txapelketa irabazi duen eslogana -Galdu ikara, erabili euskara!- daramaten pegatinak banatzera.

Honen harira, 3. zikloan antolatutako eslogan txapelketako aurtengo irabazlea LH6Dko Ane Larrazabal izan da. Zorionak, Ane!

Argazki bilduma ikusteko sakatu irudiaren gainean

 

DBH eta batxilergoan Euskara Batzordeko ikasleek gidatu dituzte jarduerak:

DBHn, aurtengo eslogana duten pegatinak banatu, eurek prestatutako kahoota burutu eta euskal musika-taldeei buruzko jolas interaktiboa landu dute geletan. Astean zehar Euskara ala ezkara! eta Galdu ikara, erabili euskara! esaldiak erabiliz kartelak egiten eta eraikina dekoratzen ibili dira.

 

Batxilergoan, saio pare bat erabili dute hizkuntzen balio eta aniztasunari, zenbait hizkuntza galtzeko arriskuari, eta geure hizkuntza babesteko gogo eta beharrari buruzko hausnarketa egiteko. Hausnartu ez ezik, podcast bat sortu dute euren intereseko gai baten inguruan.
Jarduera horiek guztiak ikasgeletan egin dira, baina, ikastolatik kanpo ere aritu dira gure ikasleak euskararen alde, hain zuzen ere, abenduaren 1ean Portugaleten antolatutako gaztemintzodromoan parte hartuz. Tele7k grabatutako bideoa ikus dezakezue irudiaren gainean sakatuz.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.