Euskaraldiaren materiala, webgunean salgai


Euskaraldiako antolatzaileek gogorarazten digute euren webgunean diseinu eta kolore ezberdinetako kamisetak, poltsak, lanpasak eta amantalak salgai dauzkatela.
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.
Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Euskaraldia 2018an egin zen lehen aldiz eta bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra gauzatuko da. Oraingoan, entitateei ere egin zaie gonbidapena ariketan parte hartzeko, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babestu dezaten.

Sakatu argazkiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.