Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute kultura, komunikazio eta kirol arloetako zenbait eragilek


Gero eta gutxiago falta da Euskaraldia hasteko eta ekimenaren antolatzaileek euskara ulertzen dutenen ahozko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozial honetan parte hartzeko deia egin dute.

Hala adierazi zuten joan den asteartean, azaroak 8, Donostiako San Telmo museoan gizarteko zenbait alorretako lagunek, euskaraz hitz egiteko gaitasuna duten euskal herritarrak, azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldian ahobizi edo belarriprest gisa parte hartzera animatuz.

Honen harira, parte-hartze handia izatearen garrantzia ere azpimarratu zuten, inguruan belarriprest eta ahobizi asko izateak hizkuntza-ohiturak aldatzen laguntzen duela uste dute eta.

Ildo horretan, edizio hau jendetsua izango dela ziur daudela adierazi zuten.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.