Euskaraldian izena emateko epea ireki da


Ariketa hasteko bi hilabete falta direla, ostegunean, irailaren 24an, Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabaldu zen.
Aurreko edizioan bezala, ahobizi eta belarriprest rolekin parte hartuko dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa sozialeko parte hartzaileek. Koordinazio lanetan ari diren eragileek ostegunean aurkeztu zuten Gasteizen Euskaraldiaren bigarren edizio hau, eta gizarteari parte hartzeko dei zabala egin zioten.
Izena emateko hiru bide egongo direla ere azaldu zuten: euskaraldia.eus webgunea, batetik, herriz-herri antolatuta dauden batzordeen bidez, bestetik, eta datorren astetik aurrera eskuragarri egongo den telefono aplikazioa azkenik.

 

COVID-19 GARAIAN ERE BEHARREZKO ARIKETA
Agerraldian hitza hartu duten ordezkariek bigarren Euskaraldian Covid-19 pandemiak sortu duen egoerak eragina izango duela nabarmendu dute. Gizartea kolpatu duen pandemiak euskaran ere eragina izan duela azaldu dute agerraldian. Horregatik, Euskaraldia, duela bi urte modura, euskararen erabilerari bultzada emateko ariketa praktiko eta motibagarria izatea dute helburu antolatzaileek.

Gehiago irakurtzeko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.