Ongi etorri Asti Lekura, Euskaraldia!


Asti Lekun Euskaraldiaren 2. edizioari hasiera emateko hainbat ekintza antolatu ditugu, haietako batzuk aste honetan zehar burutu direlarik.

Lehen Hezkuntzan, esate baterako, astelehenean hasi ziren girotze-ekintzekin. Tutoretza orduan, maisu-andereñoek ikasleek euskararen erabilpena sustatzen duen ekimen hau hobeto ezagutu dezaten, Euskaraldiaren berri eman zieten (azalpen orokorra, Ahobizi, Belarriprest rolak, Ariguneak…) eta aurtengo edizioaren kanta eta bideoa ipini.
Horrez gain, azaroaren 16tik 20ra bitartean “Ahoa bizi, belarriak prest” Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kanta landu eta ikasi dute, baita dantza-karaokea ere, Euskaraldian zehar ikastola girotu dezaten.

HH eta LHko geletan, gainera, Euskaraldiaren txapak prestatu dituzte, kanpainak irauten duen bitartean egunero eramango dituztenak.

DBH eta Batxilergoko geletan ere egon dira Euskaraldiaren inguruan lan egiten eta 16 urtetik gorakoak, gainera, belarriprest edo ahobizi gisa parte hartzera animatu dituzte.

Euskaraldiaren 2. edizioak 15 eguneko iraupena izango du, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, hain zuzen. Ikastolan, datozen egunetan gauzatuko ditugu aste honetan prestatu ditugun jarduerak. , Photocalla, olerkiak eta eslogan txapelketa izango ditugu Asti Lekun, besteak beste.

Argazkiak eta bideoa ikusteko sakatu irudiaren gainean

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.