Euskaraldia 2022: igande honetan, informazioa jasotzeko aukera izango dugu Portugaleten


“Badator Euskaraldia, Hitzez ekiteko garaia! 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da”. Hitz hauen bitartez animatzen gaituzte aurtengo edizioan parte hartzera.

 

Honen harira, igande honetan, irailak 18,  Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta girotzen hasteko, 11:30etik 14:00etara, Portugaleteko udaletxearen aurrean egingo duten aurkezpen saiora hurbiltzera gonbidatzen gaituzte.

 

Euskaraldiaren inguruko informazio guztia irakurtzeko, sakatu kartelaren gainean

 

 

“Esazu hitz bat” bideoklipa ikusteko sakatu irudiaren gainean

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.