Euskara maila eguneratu eta hobetzeko proposamenak


Euskara maila eguneratu edota hobetu nahi baduzue, hona hemen aukea batzuk:

Berria egunkariren estilo liburua:
Ezagutu Berria egunkariaren estilo liburuaren gaikako hiztegia
Sakatu irudiaren gainean

 

Elhuyar hiztegiak, eguneratuta:
“COVID-19 gaitzaren inguruko terminologia: ezagutu gure hiztegietako #AzkenAldaketak”
Sakatu irudiaren gainean

 

Berbatek: Hizkuntzen-irakaskuntzarako tutore pertsonala
Irakaskuntzaren alorrerako, hizkuntzen irakaskuntzako tutore pertsonal baten demoa egin dugu. Tutore hori emozioak adieraz ditzakeen 3Dko pertsonaia bat da, Vicomtech-IK4k garatutakoa, euskaraz mintzatzen dena eta euskaraz ahoz esaten zaiona ulertzen duena, Aholab-en teknologiari esker. Eta tutoreak hainbat gauzatan lagundu gaitzake: IXAren teknologiaren bidez, automatikoki sortutako gramatika-ariketak (aditzak, deklinabidea…) edo ulermen-ariketak (testu batean hutsuneak betetzea, hainbat aukera emanda) egin ditzakegu; ahoskera ebaluatzen digu, Aholab-en teknologiari esker; edo idazketarako laguntzak ematen ditu (aditzen jokabidea, zenbakien idazketa, hiztegi-kontsultak…), IXA eta Elhuyarren teknologiaren bidez.
Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.