Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak, bigarren urtez martxan jarri dute Txikipedia edukiz betetzeko egitasmoa. Bertan Euskal Herri osoko 18 ikastolatako ikasleek hartuko dute parte, haien artean, Asti Lekuko DBHko 1. mailakoek.
Pasa den urteko erronka 250 artikulu berri sortzea izan zen eta, kopuru hori gainditzeaz gain, euskarazko 266 sarrera argitaratzea lortu genuen. IRAKURRI GEHIAGO HEMEN
Aurtengo proiektua, Nik, zuk, guk… 300 bai?, urtarriletik martxora bitarte garatuko da, eta, iazkoak bezala, euskarak eta euskal kulturak sarean duten presentzia areagotzea du helburu, konpetentzia digitalaren garapenarekin uztarturik.
Xede nagusia, emakumezkoen biografiak, eta bereziki emakume kirolarienak, euskaraz sortzea izango da.
Proiektuaren nondik norakoak irakurtzeko, sakatu irudiaren gainean