Estresa eta zainketak, familientzako tailerra Gazte Gelan


Portugaleteko Aisialdiko eta Eskauteko Taldeen Sareak, saio berri batera gonbidatzen ditu familiak, maiatzaren 15ean, osteguna, 18:00etan Gazte Gelan (Maestro Zubeldia kalea z/g) egingo dena.

Oraingo honetan kudeaketa emozionalaren gaia jorratuko da, BIDEGINTZA erakundeko Bego Ruizekin batera, gizarte hezitzailea. Zer egingo dut estresarekin? Nola zaindu dezaket neure burua?

Izena emateko, aurrekoetan bezala, Portugaleteko Aisialdi Sarearen TRATU ON webgunean sartu behar da. Bertan saioen informazio guztia eta izena emateko atala daude eskuragarri.
http://tratuon.aisialdisarea.org

Proposamenari buruzko zalantzarik izanez gero, harremanetan jarri ahal da erakundearen telefonoan edo e-mailean: 663 086 632 gerencia@aisialdisarea.org

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.