Eskola kirola baimenduta, Asti Lekun badago dena prest asteburu honetarako


Asteburu honetan, umeek eskola kiroleko lehiaketak egiteko aukera izango dute berriz ere.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri duenez, eskola kirola baimenduta egongo da ostiraletik, hilak 28, aurrera. Aste honetako asteartean bildu ziren Osasun, Kultura eta Hezkuntza Sailetako ordezkariak, eta indarrean zeuden azken mugak bertan behera uztea erabaki zuten.
Asti Lekuko kirolariak asko poztu dira erabaki honekin eta dena prest daukate larunbat honetako partidetan inoiz baino gogotsuago  parte hartzeko.
Animo neska-mutilak!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.