Eskerrik asko jostailu eta liburuen bilketa solidarioaren parte hartzaileei!


Aurten Asti Lekuko jostailu eta liburuen bilketa solidarioan inoiz baino gauza gehiago jaso dugu ikastola eta Portugaleteko familien laguntzari esker.
Dakizuenez, aurtengo bilketa ikastolako familien ekarpenez gain Portugaleteko hiritarren parte hartzea ere izan dugu. Jostailuak eta liburuak ikastolan ezezik Ballonti aldean daukagun aretoan ere bildu ditugu, inoiz baino kopuru handiagoa lortu izanik. Eskerrik asko guztiei!
Eta gure eskerrik beroenak ere Guraso Gunea taldeko gurasoei hau guztia antolatu eta burutzeko emandako denbora eta ahaleginagatik. Mila esker!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.