#Eskerrik asko etxean geratzeagatik/eskolaz kanpoko ekintzetatik, bi mezu


#Eskerrik asko etxean geratzeagatik/eskolaz kanpoko ekintzetatik, bi mezu:

Kirol anitzekoen bideoa

Asti Lekuko kirol anitzekoek bideo polit bat bidali digute bigarren hiruhilekoan egin duten lanarekin.
Bideo honen bitartez gogorarazi nahi digute gero eta gutxiago falta dela berriro elkarrekin egon, jolastu, besarkatu eta barre algara egiteko. “Guztion ahaleginei esker, laster ikusiko dugu elkar!
Eskerrik asko etxean geratzeagatik!
Gu ere etxean geratzen gara. Gero eta gutxiago falta da elkarrekin egon gaitezen!

 

Asimov Robotikaren erronka
“Kaixo!
Badakigu etxean ez daukazuela ez motorrik, ez sentsorerik, ez guk erabiltzen dugun programarik…, baina badakigu ere inork baino asmamen handiagoa daukazuela!
Esteka honetan bideo bat duzue aste honetako muntatze-erronkarekin. Nahi duzuen materiala erabili ahal duzue, ez da beharrezkoa Legokoa izatea.
Animo! Laster ikusiko dugu elkar!”

Zure bideoa Asimov Robotikaren facebooken partekatzeko: HEMEN

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.