‘Erriola’, Kilometroak festaren 2023ko edizioaren leloa


‘Erriola’ izango da Orereta Ikastolak 2023. urtean antolatuko duen Kilometroak jaiaren leloa. Logoa ere ezagutarazi zuten Lekuona Fabrikan pasa den ostiralean, hilak 4, eginiko aurkezpen ekitaldian.

“Erriola: errioa eta iola; herria eta ikastola. Historia eta nortasuna irudikatu nahi dituen eslogana.

Izan ere, nortasuna du errioak Orereta-Errenterian. Herriaren erdigunetik pasatzen delako, bizimoduaren erdigunean egon delako, erdiguneak sortu dituelako. Erriotik, herri”, azaltzen dute.

Kilometroak egun bakarreko festa handi bat izatetik urte osoan zeharreko hitzordu txiki gehiagoko ekimena izatera pasatu da. Aurkezpen ekitaldirako egindako ikuskizuna lehena izan da, Kilometroak 2023 egitasmo zabalaren harira egingo diren jai ugarien antolaketaren lehen mugarria.

Jaiaren harira propio egindako arropa berria ere taula gainean erakutsi zuten, eta salgai dago azaroaren 5etik Herriko Enparantzan.

Argibide gehiago irakurtzeko sakatu irudian

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.