Errigoraren ‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpaina abian da


Udazkenero bezala, aurtengoan ere, nafar produktuez osatutako hiru saski desberdin eskuratzeko aukera eskaintzen dute Errigora ekimenetik, eskuratzeko epea azaroaren 10era arte zabalik egongo delarik.

Auzolanari esker antolatutako “Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka” kanpainaren aurtengo edizioko saskien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.

Bi kanpaina nagusi egiten dira urtero: udaberrian, “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura’” non bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen dituzten, bertako ekoizpen eta ekonomia sustatze aldera, eta, udazkenean, “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka”, 2022ko urriaren 22an hasi eta azaroaren 10era arte izango dena.

NAFARROA HEGOALDE ETA ERDIALDEKO EUSKALGINTZA SUSTATZEKO EKIMEN HERRITARRA
Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa erdialdea eta hegoaldea ditu ardatz eta euskara ofiziala ez den gunean eragin nahi du, eremu hartakoak bertakoak diren elikagaiei eta lehen sektoreari Euskal Herrian bide emanaz.

Ohi bezala, aurten ere, saskietatik lortutako diruaren %25a Agerraldia ekimena indartzeko eta Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza laguntzeko erabiliko da; tartean, bertako Ikastolei laguntzeko.

Gehiago irakurtzeko sakatu irudian

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.