Errigoraren Euskarari Puzka udazkeneko kanpaina abian da


Abian da Errigoraren udazkeneroko Euskarari Puzka kanpaina, aurten, “Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean” lelopean.

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dituzte kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diote (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dute. Egun 3 saski ematen dira aukeran.
IKUSI HEMEN

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.