Errigorako udazkeneko kanpaina badago abian 10. urtez


Errigora kanpaina abiatu da 10. urtez, eta azaroaren 9ra arteko epea zabaldu dute saskiak eskatzeko. Udazkeneko “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpainarako saski bakarra egongo da, 10 urte bete-bete saskia, “originala, biribila eta biderkatzailea, 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional daramatzana: 5 produktu komunak –zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta alkoholdun botila bat– eta beste 4 produktuak gainontzeko ohiko produktuekin osatuta.
Informazio guztia irakurtzeko sakatu irudian.

 

Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.