Errigorak Eskutik Eskura udaberriko kanpaina martxan jarri du. Martxoaren 18ra arte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak salgai egongo dira euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Kanpaina honetan despentsa urte guztirako betetzeko gonbidapena egiten dute, ete horretarako, formatu handietan eskaintzen dituzte produktuak.
Errigora herri ekimena da eta Euskal Herria du oinarri eta herri lana tresna. Nafarroako hegoaldea du ardatz, eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin nahi du, Euskal Herrian lur horretako elikagaiei bidea irekiz. Euskaratik, euskaratik eta euskararentzat.
Udaberrian, Nafar hegoaldeko uzta Eskutik Eskura kanpaina jartzen dute martxan, kontsumo ohituretan eragiteko sortua. Kanpaina horretan, erosleek oliba-olio birjina estra eta kontserba sortak eska ditzakete eta herrian bertan jaso, ekoizlearen prezioan.
Eskaerak egiteko epea martxoan irekita badago ere, banaketa bi txandatan egiten da: apirilean olioa eta maiatza-ekainean kontserbak.
www.errigora.eus

