Era.eus, euskaldunentzat nahiz erdaldunentzat, euskaraz hezteko baliabideen portua


Era.eus, hamabi urte arteko haurren familiei zuzendutako atari digitala da, zeinak euskaraz bizitzeko eta euskal kulturan murgiltzeko uneak sortzen laguntzen dituzten baliabide ezberdinak eskaintzen dituen.
2017. urtean Nafarroako toki erakundeetako euskara zerbitzuek sortutako tresna hau, edozein herritako familia euskaldunek eta erdaldunek erabili dezakete. Adinaren arabera edo egoera eta testuinguru ezberdinetan jarrita, baliabide bakoitzak euskararen transmisioan laguntzeko jokatzen duen papera azaltzen du webguneak, eta hori ere azpimarragarria da, euskara ohiko hizkuntza ez duten etxeetan laguntza osatuago bat ematen duelako.
Erabiltzaile euskaldunentzat eta ez-euskaldunentzat pentsatuta, euskaraz kantatu, jolastu, irakurri… eta beste hainbat jarduera egiteko eskaintza zabala du webgune honek.

Informazio gehiago ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.